sábado, 29 de octubre de 2016

TXIMELETAK


Hainbat tximeleta-espezie izaten dira inguruko mendi-belardietan. Lehen askoz ugariagoak ziren. Egunez egiten dute hegan, eta, airean hara-hona dabiltzan horretan, ikusgarri gertatzen zaizkigun haien hegoetako koloreak. Loreetako nektarra jaten dute.

Tximeletak aldi batez beldar izaten dira, sitsak bezala, eta krisalidatik ateratzen dira gero, heldutasuna lortutakoan. Sitsen beldarrak sortzen du, hain zuzen ere, zeta deritzon ehun preziatua. 

Sitsek gauez egiten dute hegan, argitasunak erabat nahasten baitizkiete zentzumenak.

1 comentario: