sábado, 15 de octubre de 2016

TORAJARRAK ( I )



Sulawesi irlan, Indonesian torajarrak bizi dira. Giza talde hau nekazaria da. Oso ohitura bitxiak dituzte. Soroetan kafea, kanela, piperbeltza eta bainilla landatzen dituzte.

Haien eraikuntzak oso bereziak dira. Etxeek itsasontzi itxura dute eta hormak zizelkaturiko taulako koloretsuz apaindurik daude. Talde bereko familia batzuk bizi dira bertan.

Hiru zatitan banatzen dute etxea. Goialdea, puntan bukatzen den zatian, goiko munduaren irudipena da eta han balio gehien dituzten objetuak gordetzen dituzte kutxatxoetan.
Erdialdean, eguneroko bizitza egiten dute. 
Behealdean, beheko munduaren irudipena da eta familiek animaliak gordetzen dituzte. Haientzako animali sakratua bufaloa da.

1 comentario: