jueves, 22 de septiembre de 2016

KARNI MATA: ARRATOI SAKRATUEN TENPLUA





Resultado de imagen de karni mataGure herrian eta munduko herrialde gehienetan arratoiak ez dira oso preziatuak. Izan ere, gehienontzat animalia nazkagarria da.

Karni Mata izeneko tenpluan, Indian, arratoiak sakratuak dira. 20.000 arratoi inguru omen daude eta beren kabuz dabiltzate hona eta hara.
Arratoiak inguruan dabilzkie erromesek otoitz egiten duten bitartean. Arratoiei ez zaie jatekorik falta.
Tokia ez da oso turistikoa eta bertako jendea joaten da, batez ere.
Tenplura oinutsik sartu behar da baina galtzerditan sartzea baimentzen dute lurrean dagoen arratoi kaka eta txisa mordoa dela eta.
Arratoiren bat oinetan zehar badabilkizu zorte ona izango duzula esaten dute.

Karni Mataren kondairak dio Karni Matak Yama delako herotzaren jainkoari eskari bat luzatu ziola. Ipuin kontalari baten semea berpiztea, alegia. Yamak uko egin zion eskariari, eta Karni Matak arratoi bihurtu zituen bere jarraitzaile guztiak eta ipuin kontalariaren semea.

                            Resultado de imagen de karni mata
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario