sábado, 24 de septiembre de 2016

GLADIADOREAK





Gizakia gizaki denetik gladiadoreen borroka ikuskizun izan da. Koliseoak 50.000 ikusle jaso zitzakeen bere harmailetan. 500 urtetan pertsona eta animalia asko hil omen ziren bertan. 

Resultado de imagen de gladiadoreakKoliseoan, gladiadoreen arteko borrokaldiez gain, beste hainbat ikuskizun izaten zen eta honako hauek ziren: elefante ehizak, kirol frogak, antzerki lanak, apostuak, exekuzioak, itsas borrokak... Itsas borrokak egiteko Koliseoko hareatza urez estaltzen zuten.
Ikuskizunean milaka ikusle biltzen zituen.

Gladiadoreak, orokorrean, esklaboak, gerran egindako presoak eta hiltzera kondenaturikoak ziren. Baina beren borondatez bizibide hori aukeratzen zutenak ere baziren, hau da, autoractiak ziren.

Gladiadorerik onenak benetako izarrak ziren. Urtean bizpahiru aldiz borrokatzen ziren, dirutzak irabazten zituzten eta ohorez tratatuak izaten ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario