sábado, 12 de noviembre de 2016

SAIZURIA


Saizuria  Meatzaldea Biotopoaren aparteko hegaztia da oso mehatxatua baitago. Errazki ikus daiteke bere silueta zuri eta beltzarengatik eta bere ziri-formako isatsarengatik. Espezie migratzaile honek gure lurraldetik udaren bukaeran alde egiten du eta Afrikara joaten da negua pasatzera. Handik udaberrian itzultzen da umetzeko. Bere habia haitzeko zuloetan edo arrakaletan egiten du, eguraldi txarretik babesteko. Habia adar lehorrez osaturikoa da, non emeak bi arrautza erruten baititu, baina txito batek bakarrik irauten du bizirik normalean. Sai txiki hau, hildako animaliez elikatzeaz gain, intsektuak, anfibioak eta mota askotako elikagaiak jaten ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario