Okapi (Okapia johnstoni) generoko da. Artilodaktiloen Giaffide barruko familian sailkatuta dago. Fosil biziduntzat jotzen dute Miosenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Gongoko Errepublika Demokratikako iparraldeko oihanetan bizi da.
Jirafaren antza du, hanka eta lepo motxak ditu ile gorrixka du gorputz osoan, hanketan eta gluteoetan izan ezik. Atzeko aldetik, gluteoak eta hankak zuriak eta beltzak ditu, zebrarenen antzekoak.
Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm-ko luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia, ahal dutela bere belarrien barrualdea garbitu. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan eta 1,50-1,70 m-ko altuera. 250-300 kg-ko pisua izaten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario