domingo, 28 de mayo de 2017

HONDARRIBIA ETA PASAI DONIBANE



                          HONDARRIBIA

Hondarribia oso leku turistikoa da. Herri honek oso iragan historiko garrantzitsua du bere kokaleku estrategikoa dela eta. Bertako hirigune historikoan balio artistiko handiko eraikinak ikus ditzakegu: egun paradore nazional (Karlos V.aren jauregia), Zuluaga jauregia, parrokia-eliza...


                              PASAI DONIBANE

Itsas usaina darien itxura nobleko etxeek enklabe honi oso aire berezia ematen diote. Ontziz irits gaitezke bertara, Pasai San Pedrotik abiatuta. Donibaneko kale bakar eta luzean aurrera joanez gero, itsasertzeko plazarik liluragarrienetako batera helduko gara, hain zuzen, Santiago plazara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario