sábado, 27 de mayo de 2017

Flash-ak

Udan, flash eta izozkiak beste ezer baino gehiago saltzen dira baina... benetan ezagutzen al duzue flashak nondik datozen? Normalean jaten ditugun flash-ak industrialak izaten dira eta azukre mordoa izaten dute. Herri eta hiri batzuetan ordea, hainbeste azukre erabili gabe, zapore eta kolore askotako flashak egiten dituzte. Gaur egun, nolabait dirua lortu behar duen jende askok, baratzean dauzkaten fruta ezberdineri zukua atera eta boltsatxo batzuetan sartzen dituzte, hozkailuan izoztu arte. Pertsona horiek hirietako kaleetan ibiltzen dira, flashak saltzen, horrela diru kopuru txiki bat jasotzeko, oraindela gutxi irakurri  genuen liburuaren pertsonaiak bezalaxe. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario