lunes, 15 de mayo de 2017

Gelako zizareak


Pasadan asteartean, konpostari buruz asko dakien neska bat etorri zen gure gelara. Saio labur horretan asko ikasi genuen, adibidez konpost-a egiteko makina tenperatura altuan egon behar dela, bestela, janaria konpost bihurtzen duten microorganismoak hil egingo lirateke. Konposta egiteko bi modu daude: bata barazki eta fruta azalak oso tenperatura altura dagoen kaxa berezi batean sartzea da, bestea ordea, janari azal guztiak zapaten kutxa batean uztea, zizareekin batera, noski. Guztiek jakingo duzuenez, fruta eta barazki azalak denbora  asko beharko dute konpost bihurtzeko zizareekin batera zapaten kutxan badaude. Tenperatura altuan dagoen kaxak ordea, ez du hainbeste denbora beharko, asmakizun teknologikoa dela eta, askoz gutxiago kostatuko baitzaio lur ongarrian bilakatzea. 
Konpostari buruz asko zekien neska horrek, zizare ugari ekarri zituen gelara, guk ikus genitzagun. Oso zizare larba txikiak ikus zitekeen lur artean eta ariketa bat egin genuen: bakoitzak gomazko eskularru batekin zizarez betetako lurra arakatu behar genuen, larba bila. 
Ondoren, kutxa batean zizare batzuk sartu genituen eta fruta eta barazki azalak ere, hilabete batzuk barru kutxa barruan konpost-ik badagoen begiratu beharko dugu!

Resultado de imagen de gusanos de tierra

No hay comentarios:

Publicar un comentario