Bazen behin, ikazkin bat txiroa zen. Ikazkina mendian bizi zen bera egin zuen txabolan. Egun batean, atea jo zuten. Atea jo zuena, Jainkoa zen. Ikazkinak ez zuen Jainkoa bere txabolara sartzen utzi. Ikazkinak, Jainkoak batzuei gauza asko ematen zizkielako eta berari ezetz, sartzen ez uzteko oihukatu zion.
Denbora pasa eta gero, berriro jo zuten eta ikazkinak Jainkoa zela pentsatzen nor zen galdetu zuen. Ez zen Jainkoa, Herioa baizik.
Ikazkinak Herioa bere etxera sartzen utzi zuen Herioak mundu guztia modu berean tratatzen zituelako, bai txiroak eta bai aberatsak eramaten zituelako.
Hurrengo egunean, joan baino lehen, Herioak ikazkinari zer nahi zuen galdetu zion eta ikazkinak bizitza hobe bat eskatu zion.
Orduan, pertsona bat oso gaixorik zegoenean berak non zegoen begiratu behar zuela aholkatu zion eta ohearen buruan bazegoen gaixoa hilko zela, ordea, ohearen oinetan bazegoen ikazkinak ematen edozer janariarekin ondo ipiniko zela esan zion Herioak.
Egun batean, ikazkinak, erregina gaixorik zegoela eta erregeak erregina sendatuko zuenari sari on bat eskaintzen zuela entzun zuen. Bere sortea aldatzeko, ikazkinak jauregira joatea erabaki zuen.
Hasieran, ez zioten sartzen utzi baina joaten ez zenez azkenean utzi zioten.
Erreginaren gelan sartu zen eta Herioa ohearen oinetan jesarrita ikusi zuenean, erregina ondo ipiniko zela konturatu zen. Edozein landare batzuk hartu zuen eta erreginak hartzeko prestatu zituen.
Erregina sendatu zenean, erregeak ikazkinari jauregiko sedagilea izendatu zion.
Denbora gutxi pasa eta gero, Herioa agertu zen. Irakazkinak, noren bila zetorren galdetu zion eta Herioak bere bila zetorrela erantzun zion. Irakazkina kexatu zen orain bizitza hobe bat zeukalako.
Ikazkinak esan zuenez, berak bai txiroak eta bai aberatsak eramaten zituela erantzun zion Herioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario