Aste Santuko Zapatuan goizean nire aitaren lagun bat joan zan erostera haragia eta barazkiak parrilada bat egitera Santurdeko Ermitan. Ermita hori Santurdeko goikoaldean dago.
Besteak mendira joan ziren eta bueltatzean denok ermitara igo genuen dena prestatzeko.
Ez geneukanez egurra esan ziguten umeei hartzeko. Mutilek brasak egitn zuten eta neskek entsaladak egiten egon ziren.
Janaria hasi ginenean konturatu genuen xirmendua ez geneukala orduan beste pertsonek utzi ziguten sua hasteko. Beste kuadrilla bat zegoen han parrilada bat egiten .
Egin genuen hirugiharra, saltzitzak, kostila eta abar...Gero barazkiak:piper gorriak ,piper berdeak, kalabazina, txanpinoiak eta abar...Denetarik zegoen, ez dena kolesterolagaz, nire amak esan zuen bezala...
Edateko umeentzat koka kola eta elduentzat ardoa eta garagardoa. Postrez bizkotzoa eta trentza jan genuen.
Ibaiek eta biok ( ume bakarrak ginen) amaitzerakoan errekara joan ginen laguneekin geratu ginelako.
Egun ona pasatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario