martes, 11 de abril de 2017

ERDI AROKO ELIKADURA, ZAMUDIO DORREA


Erlijioa zen garai hartako egunerokoaren ardatz nagusia eta eragin handia zuen menuan ere. Garizuma, bijiliak eta asteazken, ostiral eta larunbatetako koiperik gabeko otorduak zirela-eta, sukalderako sormena lantzen zuten garai hartako bizkaitarrek. Beste aldetik esnea, haragia, ardoa, arraina, eztia, garagardoa, ogia, arrautzak... ehizaten zituzten, baina ez zituzten elikagaiak burgesen, nobleen eta herritar xeheen artean berdin banatzen. Herri xeheak eguneko elikadura-anoaren % 70 ogitan izaten zuten. Gure gastronomia ezagunak hor du jatorria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario