OSAGAIAK:
- 4 Euskal Tomate.
- 3 Albaka-orri.
- 100 cl oliba olio.
- 80 g Idiazabal Gazta.
- Gatza.
- Tomateak zuritu eta haziak kendu.
- Tomatea birrinduko dugu albaka eta gatzarekin batera.
- 4 orduan izozkailuan edukiko dugu, eta noizean behin sardexkarekin eragingo diogu, blokea egin ez dadin.
- Idiazabal gazta birrinduko dugu, eta ontzi batean olibarekin nahastuko dugu.
- Izotz edaria eginda dagoenean, kopan zerbitzatuko dugu.
- Gazta eta olio pixka bat gainean botaz atondu egingo dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario