sábado, 11 de marzo de 2017

PIRINIOAK LORETAN



Udaberria martxoaren 21 aren inguruan hasten da egutegien eta astroen arabera. Pirinioetara beranduxeago heltzen da.

Elurra urtu eta eguzki bazterrak gozatzen hasten denean orduan da udaberrien txanda. Loreak loratzen hasten dira. Ez dira lore guztiak batera agertzen; lehenengo erreka ondoko basoak eta haranetako zelaiak lorez janzten dira, eta gero goialdea.

Loreak txandaka agertzen dira. Landareak egokitzen dira klimaran eta klima garaierarekin asko aldatzen da. Zenbat eta gorago orduan eta hotz handiagoa egiten du horregatik loraldia goi-mendietan atzeratu egiten da.

Eguzkiarekiko orientazioa; itsasoaren hurbiltasuna ibaiak egotea inguruan, uharrak... eragiten dute ere loratzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario