Gaur, martxoak 8, ezin gara isilik egon eta berriro ere hemen gaude hainbat datu plazaratzeko. Ba al dakigu egun honen jatorria? Zergatik ospatzen da egun honetan? Noiztik dator berdintasunaren aldarrikapena?
Hurrengo bideoan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu, hau da, egunaren jatorria azaltzen du:
Emakumeen inguruko materiala bilatzen, jarraian txertatzen dizugunarekin egin genuen topo. Mapa kolaboratiboa da, 6. mailako ikasle batzuek eginda. Munduko mapa batean, markaturik daude hainbat emakumeren jaioterriak baina haien gainean klikatuz gero, emakume horren argazkia zein biografia agertuko zaizkizu. Gehienak ezezagunak dira eta ez dago eskubiderik emakume ospetsuak existitzen direlako!! Historian beti agertu ohi dira gizonezkoak eta buelta eman diogu horri. Horregatik, geure eskoletan martxan jarriko gara horren antzeko bat sortzeko, baina geurea euskaraz. Prest daukagunean, elkarbanatuko dizugu.
Amaitzeko, Izar eta Olaiaren itxaropen kantuarekin agurtuko zaitugu gaurkoz. Eskerrik asko neskak!!
(baloreak.blogspot.com-etik hartuta)
Pena asko ematen dit emakume guzti horiek. Niri ez litzaidake erretzea!
ResponderEliminarEta zergatik fabrika erre bain hobeto itz egin ahal dute eta akorde bat batera eldu.
ResponderEliminarEspero dut gehiago ez errepikatza hori beztela desastre bat izango da
ResponderEliminar