sábado, 4 de marzo de 2017

GAIXOTASUN ZELIAKOA



Zeliakaia izenaz ere ezagutzen den Gaixotasun Zeliakoa (GZ) glutenarekiko jasanezintasun kronikoa da. Glutena zereal batzuek duten proteina da, adibidez, espelta, garia, zekalea, oloa eta garagarra.

Glutenak gaixo zeliakoengan heste meheeko biloak kaltetu egiten ditu eta, ondorioz, elikagai gehienen proteinak, karbohidratoak, koipeak, bitaminak eta gatz mineralak xurgatzea murriztu.

Ehun lagunetik batek du GZa eta genetikoki baldintzatuta daudenek izan ohi dute. Edozein adinetan agertu daiteke.

GZaren tratamendu bakarra bizitza osoan zehar glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitzea da. Dieta behar bezala jarraituz gero biloetako kalteak eta sintomak desagertu egingo dira.

Resultado de imagen de gaixotasun zeliakoa

  

3 comentarios:

  1. Niri inoiz ez litzaidake gustatuko zeliakoa izatea

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

      Eliminar
    2. Barkatu nahi Gabe idatzi dut beste Gmail batekin

      Eliminar