sábado, 18 de marzo de 2017

MAURIZIA



Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero-jotzailea zen. Zeberion jaio zen 1904ko irailaren 22an. Neba-arreben artean gazteena zen. 

Txiki-txikitatik Mauriziari panderoarekiko zaletsuna zetorkion. Umetan orduak ematen zituen bere gelan, isilka igande arratsaldetan, amak Bilbotik ekarri zion pandero berriarekin.

12 urte zituenean fabrikan hasi zen lanean. Lagun-giroan egiten zituzten egun haietako joan-etorrian lanera Mauriziaren koplak eta pandero-soinuak giro zituztela beti. Garai hartan hasi zen Maurizia festetan eta jaiegunetan jotzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario