sábado, 4 de febrero de 2017

TXITXIBURDUNTZI


Bizkaian, batez ere bada oraindik usadio bat igande Inauteriaren aurreko igandean egiten dena. Egun horretan nagusiek, umeek, zein gazteek, txango txiki bat egiten dute herri inguruko basoetara. Egun horrek Basaratuste du izena. Hor egurra eta adarrak bildu eta su ederra egiten dute. Gero, bakoitzak makilatxo bat hartzen du, burduntzia egin, eta urdaia edo txorizoak erre egiten dituzte jateko.

Ekintza horrek Txitxiburduntzi du izena. Beste herri batzuetan kanpora martxo
izenez ezagutzen da.

Bizkaiko beste leku batzuetan ekintza igande inauteriaren aurreko ostegunean edo barikuan egiten dute, eta Sasi Koipetsu edo Eguen Zuri izenez ezagutzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario