sábado, 4 de febrero de 2017

BERTSOLARITZA



Bertsolaritzaren ezaugarririk bitxiena bat-batekotasuna da, hau da, inprobizasioa. Benetako bertsolariak jende aurrean kantari diharduenean, bat-batean pentsatu eta bertsoa bota behar izaten du, hitzetik hortzera.
Bertsolariak bertsoa segundu gutxitan pentsatu eta botatzeko gaitasuna izan behar du. Horretarako teknika berezia erabiltzen du. 

Lehenengo, bertsoaren amaieran esan behar duena pentsatzen du. Ondoren, askotan kantuan ari den bitartean bertan, falta den guztia bete, osatu eta josi behar izaten du. Bertsoaren azken puntu guztietan biziena, indartsuena eta bertsoa biribiltzen duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario