jueves, 2 de febrero de 2017

BARAZKIEN PREZIO IGOERA


Azkenaldi honetan barazkien prezioek igoera handia eduki dute, harrigarria!!! Zergaitik? Horren arrazoia ooooso sinplea da, aurten denbora ez da gure alde egon, beraz, uztak ez dira guztiz "onak" izan. Jendeak esaten du, oraingo prezioak lehengoen bikoitzak direla ia-ia. Dirudienez, aurten, osasuntsu jatea inoiz baino garestiagoa eta zailagoa izango da. Baratzea dutenek ere arazo larriak eduki dituzte seguruenik beraien uzta egoera onean mantentzeko eta, nahiz eta horrela ez izan, nik uste dut probetxuzko zerbait aterako dutela, letxuga bat akaso. Dendariek esaten dutenez, pare bat egun egon dira laranjarik jaso gabe, Tudelako alkatxofak ere arazo bat edo beste izan du merkatuan, hotzaren eraginez kanpotik belztu egin direla eta(barrutik goxo egon arren). Prezioak hainbeste igo direnez, erosleek ez dute lehen beste erosten eta batzutan, dendara sartzerakoan, pentsatzen dute "hobe izango da poltsa barruan dauden eta eroskin saltzen dituzten letxuga horietako bat erostea". Egia esan, klima horrelakoa da eta inola erez ezin izango dugu aldatu baina, ahala ere osasuntsu jaten jarraitu behar dugu!!!Resultado de imagen de verduras   Resultado de imagen de el precio de las verduras se ha elevado  

1 comentario:

  1. Osasuntsu bizi oso beharrezkoa da, eta prezioak hainbeste igotzea ez da ona. Egia da, zailago izango da osasuntsu bizitzea.

    ResponderEliminar