martes, 28 de febrero de 2017
Inauteriak lagunekin.
Aurtengo inauteriak izugarriak izan dira. Eskolan, inoiz baino hobeak iruditu zaizkit, gainera hirugarren mailako umeekin batera atera zen herensugea sekulako sorpresa iruditu zitzaigun, inork ez baitzuen espero horrelako gauzarik. Guk ere, seigarren mailakoek, oso ondo egin genuen, edo nik hori uste dut behintzat, egia esan, aurtengo inauterietako gaia nahiko originala izan da, gainarako urteekin zer esanik ez. Eskola eta gero, kalera lagunekin ateratzerakoan, bueno... ez zen hain ondo joan baina ondo pasatu genuen eta hori da garrantzitsuena. Gorabehera ugari eduki genituen baina aurrera jarraitu genuen, mozorro igoeran parte hartu eta gero afaltzera joan ginen koadrila guztia. Igoera ez zen guk espero bezala atera, ezin izan genuen guztiok batera dantza praktikatu, bozgorailua ez zen asko entzuten, parte ez hartzeko zorian egon ginen, hori eta miloi bat gauza gehiago gertatu zitzaizkigun gainera mozorroaren bidez adierazi nahi genuena jende askok ez zuen harrapatu. Horrez gain ederto pasatu nuen, lagunekin egon nintzen, kalean afaldu nuen... Egun zoragarria izan zen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario