sábado, 25 de febrero de 2017

ADIMENERAKO SOINKETA


Gehienok badaukagu kirola egiteko eta gorputza zaintzeko ohitura, baina, sarritan ez diogu geure buru-barrenari jaramonik egiten. Kirol batean hobetu nahiz izanez gero, astean egunero, birritan edo hirutan trebatzen gara.

Bada, garuna muskuluen antzekoa omen da: trebakuntza egokia izanez gero, hazi egiten da. Zenbat eta gehiago trebatu, orduan eta azkarrago eta errazago egiten ditu ariketak. Informazioa prozesatzeko memoria, azkartasuna, logika eta arreta areagotu egin daitezke.

Azken urteotan bideo-joko asko sortu dira garuna trebatzeko, kontsoletan ibiltzeko egindakoak. Alabaina, joko horiek ez dira adimena lantzeko aukera bakarra. Badira beste jarduera batzuk bideo-jokoak bezain onuragarriak edo are hobeak direnak eta honako hauek dira: sodokuak, hitz gurutzatuak, denbora pasak, hizkuntza bat ikastea, lagunekin eztabaida kitzigarri bat izatea eta sakean edo antzeko  aritzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario