miércoles, 1 de febrero de 2017

BRAKETS-ak


Ba al dakizue aparato mota hau gero eta gehiago eramaten dela orain? Zergaitik? Nire ustez, umeok batez ere, haginak okertzen dituzten gauzak jaten ditugulako dela, adibidez: batzutan, bokata edo bestelakoren bat jaterakoan egurrezko makilatxoren batekin egin dezakegu topo. 
Makilatxo hori murtxikatzea ez da batere ona, horren ondorioz zure hortzak deforme gelditu daitezkelako. Entzun dudanez, brakets- ei kolpeak ematea ez da gauzarik onena, ezta gauza gogorrak jatea, horrek aparatoaren alambreak tolestu ditzakelako.
Aparato mota hau eduki bitartean ez da gomendagarria ez txikle, ez limonada, ez goxokirik jatea. Horrez gain, hortzak sarri garbitzea funtzezkoa da, (nahiz eta aparatorik ez eduki) ogia edo besteren bat brakets-ean ataskatuta geratu daitekelako. Noizean behin hortzetako haria erabiltzea ere ez  da txarto etortzen. Aparato honek prezio ezberdinak eduki ditzake, zure ahoaren arabera, hain zuzen ere. Gainera, batzutan, gomak deituriko gauza batzuk jartzea beharrezkoa da eta horiek ere dirua balio dute, nire lagun batek esan zidan koloretako gomak ipini ezkero, diru gehiago ordaindu beharko zenukela. Ta zuk, aparatorik eduki nahi al duzu?Resultado de imagen de fotos de bracketsResultado de imagen de fotos de brackets

2 comentarios:

  1. Ni bai, zeren eta, nire haginak hobetu nahi ditut. Esan zidan dentistak 14 urtegaz gutxi gora bera jarriko zizkidala.

    ResponderEliminar
  2. Niri ez, ez dut nahi egon gozoki gutxi edo jan gabe, espero dut ez eukitzea inoiz braketsak.

    ResponderEliminar