sábado, 4 de febrero de 2017
TANGRAM
Tangram jokoa 1800.urtearen inguruan sortu zen Txinan.
Egurrez, paperez nahiz plastikoz egin dezakezu zerorrek, eta jolas polita eta entretenigarria lortu.
Karratu handia tans deitzen diren zazpi fitxetan banatzen da: bi triangelu txiki, bi handi, ertain bat, erronboide bat eta karratu txiki bat.
Irudiak egiteko aukera ugari ditugu fitxa horiek konbinatuz. Horretarako pazientzia eta irudimena beharko ditugu.
Jokoaren arauek zera diote:
1. Beti, zazpi tansak erabili behar dira.
2. Jokalari batentzat da.
3. Zortzi urtetik gorakoentzat.
4. Ez inoiz tans bat beste baten gainean jarri.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario