sábado, 28 de enero de 2017

ULAMA



Ulama oso joku zaharra da, munduko zaharrenetarikoa. Pilota-jokoa da. Lehenik mayek eta geroago aztekek praktikatu zuten.

Bosna jokalariko bi talde lehiatzen ziren elkarren aurka eta partidak oso luzeak izaten ziren. Zenbaitetan egun osoa, edo aste osoa iraun zezakeeten. Argi denez, partida amaitzean, galtzaileak sakrifikatu egiten zituzten.

Jokua eta kirola izateaz gain, erlijioari oso lotuta zegoen Ulama, jokatzeko zelaia mundutzat hartzen baitzuten eta pilota ilargi edota eguzkitzat. 

Zelaiak L letraren forma zuen eta erdian, ondoko hormetara itsatsirik, uztai bana. Uztaiak lurretik zortzi metrora zeuden jarrita. Eta uztaietan goma trinkoz egindako pilota sartu behar zen. Jokalariek ezin zituzten, ez oinak, ez eskuak erabili eta horregatik pilota aldakaz jotzen zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario