sábado, 21 de enero de 2017

ALDAPAN GORA, ALDAPAN BEHERA



Suitzako enpresa batek, Société des Usines de Louis Roll izenekoak 1913. urtean Artxandako funikular zaharra.

Lanak 1915.urtean amaitu eta urriaren 7an funikularrak egin zuen bere lehenengo bidaia.

Hasiera batean, Artxanda mendia aisialdirako gune egin nahi zutela, bilbotarrak bertara iritsi ahal izateko iritsi zen funikularra.

Ordutik aurrera arazorik gabe ibili zen, harik eta 1937 an, gerra zibilean, bonbardaketa batek errailak eta goiko geltokia suntsitu zituen arte.

Kalteak konpondu ondoren, 1938.urtean berriro abian jarri zen.

Luzaroan milaka bilbotar zein kanpotar hurbiltzen zituen Artxandara, eta baserriko produktuak garraiatzen zituen hirirak.

1976.urtean funikularrak istripu larria izan zuen.

Zazpi urtez geldirik egon ostean 1983an zerbitzua atzera jarri zen abian.
Ordurako, instalazio guztiak berriztu egin ziren. Baina aipatutako urteak Bilbon uholdeak izan ziren eta ura eta lokatsak beheko geltokiko nasa hondatu eta bagoiak erdiraino estali zituzten. Hilabete batzuetan zerbitzuak berriz eten egin zen.

Azken urteotan hobekuntzak egon dira funikularrean.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario