domingo, 29 de enero de 2017
Esperientzia berri bat
Aste honetan seigarren mailako ikasleak (ez guztiak) esperientzia berri bat bizi dugu, Gorozikara joan gara lo egitera!!! Gorozika Muxika herriaren auzo bat da, naiz eta pixka bat aldenduta egon. Gauza pilo bat egin ditugu han, adibidez: koktela, bizkotxoa, pizza, ginkana txiki bat, zaldiei jaten eman... Baina hori ez da hoberena izan, ez, gehien gustatu zaidana lagunekin denbora pasatzea izan da. Aitortzen dut lehenengo egunean ez nintzela guztiz dibertitu, frontoian hainbeste denbora igaro genuen... Baina uste dut ondo etorri zaidala noizbait aspertuta egotea. Lehenengo gauean txantxen saioa egin genuen, izugarria izan zen! Pasadan udan kolonietara joan nintzenez eta ekintza berdina egin nuenez broma batzuk ezagunak egin zitzaizkidan. Baina dudarik gabe uste dut azkenengo gaua izan zela onena. Disko festa egin genuen, jangelan kolore ugariko argi batzuk jarri zituzten eta musika baita ere. Gero koktela banatu zuten, eta guztiak dantzatzen hasi ginen. Oso arin pasatu zitzaidan gaua, hainbeste dantzatu genuen azkenean izerditan bukatu genuela. Espero dut besteek nik bezain ondo pasatu izana.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
ze ondo pasatu gendun
ResponderEliminar