sábado, 14 de enero de 2017
LAN NEKEZA BENETAN!
Duela urte batzuk etxeetan ez zegoen argindarrik eta ezta urik ere; gainera ez zegoen garbigailurik. Lixiba egitea orain baino askoz gogorragoa zen, eta lan hori emakumeei zegokien.
Lixiba zortzi egunean behin egiten zen eta, horretarako, latzarrira edo garbileku joan edota herriko iturriko ura hartu behar zen.
Arropak eskuz garbitzen zituzten, eta errautsa erabiltzen zen zuritzeko.
Lixiba egiteko arropa xaboiz ongi-ongi igurtzen zuten ohol baten gainean, garbitzeko. Ondoren, are garbiago eta zuriago gera zedien, albo batean hustubide edo zulo moduko bat zuen terreina berezi batean sartzen zuten. Haren gainean beste izara edo oihal hartzen zuten, arropak errautsarekin ez zikintzeko, eta azkenean, errautsa botatzen zuten. Geroago, ituriitik hartutako ura pertz batean sutan jartzen zuten, berotzeko. Ura berotu eta gero terreinara botatzen zuten, errautsen gainera. Lan hori errepikatzen zuten, hau da, luzaroan egoten ziren ura berotzen eta ura arroparen gainera botatzen.
Amaitzeko, arropa terreinatik atera eta latsarrira eramaten zuten berriro, urberritzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario