sábado, 14 de enero de 2017

AMERIKETARA JOAN NINTZEN XENTIMORIK GABE...



Historian zehar asko izan dira sorlekua utzita mundu zabalera abiatu diren euskaldunak. Lurreko ia zoko guztietara heldu ziren arren, ezin uka Amerika izan zela kanpora joaten zirenen aukera gehienetan.

Gurasoen etxea jasotzen ez zutenek, hots, primu ez zirenek, kanpoan bilatu behar zuten bizibidea, eta Amerikako oparotasunari eta aukera aniztasunari buruz zetozen albisteek itsuturik, bertara joaten ziren aberasteko asmoz. Askotan joandakoen asmoa dirua egin eta sorterria itzultzea zen, bertan etxea eraiki edo erosi, aurrean palmondo ikusgarria landatu eta lasai asko bizitzeko ondorengo urteetan.

Hori egiten zutenei indianoak edo amerikanoak esaten zitzaien. Baina Amerikara joan ziren guztiak ez ziren aberasten; beste batzuk ez zeukaten ezta itzultzeko txartelik ere.

Amerikan euskaldunek zenbait lanbide egiten zituzten: artzaintzan, gazitegietan, esne-industria aritu ziren. Kaliforniako urre-meatzeetan, merkataritzan, ostatuetan, unai-laneetan aritu ziren.

Gaur egun, Amerikan euskaldun haien ondorengo asko bizi dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario