sábado, 28 de enero de 2017

BURDINOLAK



Burdinolak burdina egiteko fabrikak tradizionalak ziren. Egur-ikatza behar-beharrezkoa zutenez, basoetatik hurbil egoten ziren, mendietan.

Europa osoan oso famatua zen Euskal Herriko burdinoletan egindako burdina.
Aipatutako burdina oso kalitate ona zuen.

Olagizonek burdina mea eta egur-ikatza nahasten zituzten burdina egiteko. Gero birrindu eta labean berotu.

Bi burdinola mota nagusi zeuden eta hauexek ziren: zeharrola, uraren indarrez zebilena eta haizeola, haizearen indarrez zebilena. Bi kasuetan urak zein haizeak hauspo eta mailu erraldoiak mugitzeko indarra ematen zuten.

Aspaldi burdinolen tradizioa galdu zen, gaur egun Legazpiko Mirandaolan burdina nola egiten zen ikusteko aukera dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario