sábado, 3 de diciembre de 2016
PERRETXIKOAK URDAIAZPIKO ETA ALIOLIAREKIN
OSAGAIAK:
16 perretxiko
Ogi birrindua
Arrautz bat
16 xerra urdaiazpiko serrano
Piper beltza
Gatza
Oliba-olio birjina estra
Alioili-saltsa
NOLA EGIN:
Perretxikoak garbitu lurra kentzeko.
Irinetik pasatzen ditugu.
Plater batean arrautza irabiatzen dugu. Perretxikoak irinetik pasatu eta
gero arrautza irabiaturik pasatzen ditugu.
Ogi birrindua beste plater batean jartzen dugu. Gatza eta piper beltza
nahierara bota.
Perretxikoak ogitik pasatzen ditugu.
Zartagin bat sutan jartzen dugu olioarekin. Bero dagoenean, perretxiko
birrineztatuak frijitzen ditugu.
Zartaginik atera, eta paper xurgatzailean jartzen ditugu.
Erretilu batean jartzen ditugu, eta perretxiko bakoitzaren gainean
urdaiazpiko-xerra bat jarriko dugu.
Erretiluan, tartetxo bat utziko dugu alioli-saltsarako.
ON EGIN!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario