sábado, 24 de diciembre de 2016
GABONAK MEXIKON
Mexikon abenduaren 16an hasi ohi dira Eguberrietako ospakizunak Posadas izenekoekin ( San Josek eta Birjinak belenerako bidaian ostatua aurkitzeko izan zituzten arazoak gogorarazteko antzezpenak). Bederatzi egunetan zehar, Gabon-gauera arte, eguberrietako ohiturak gorde zale diren familiek euren etxean egiten dute txandaka posada edo ostatua.
Eguberri gauean meza ondoren afaria egiten da. Gauerdiko meza edo elizkizun hori urtearen azken egunean ere egiten da. Egun horretan ohitura dago etxea erratzez garbitzeko, zortea garbi sar dadin.
Errege Eguna hemen bezala ospatzen da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario