sábado, 24 de diciembre de 2016
GABONAK ERRUSIAN
Errusian eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute eta horregatik ospakizunak egun batzuk geroago izaten dira. Eguberri gaueko afarian Errusiako etxeetan 12 plater izaten dira, plater bat apostolu bakoitzaren omenez. Herrialde hartako gabonetako jaki nagusia arraina eta erremolatxa-zopa izaten da. Urteberri egunean Errusiako haurrek Izotzezko-Aitona edo Marozen bisita izaten dute; Papa Noel bezala, agure bizar-zuria da, arropa gorri handiz eta bota beltzez jantzia. Bere laguntzailea Elurrezko-Neskatila da. Jostailuak, jengibrezko-pastelak eta Matriuzkak (barruan panpin txikiagoak dituzten panpin errusiarrak banatzen dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario