sábado, 19 de noviembre de 2016

KALEKO UMEAK


Munduan barrena ia ehun milioi haur bizi dira kale gorrian. Haietako asko taldetan bizi dira, kalean eta zaborretan janaria eta arropak bilatzen dituzte, autoak garbitzen dituzte... bizirik iraun ahal izateko. 
Beste batzuek egun osoa lanean ematen dute, lau sosen truke.

Kausa bat baino gehiago dela medio egon daitezke haurrak egoera honetan; besteak beste, gurasoak galdu dituztelako, abandonatu egin dituztelako, esplotaziotik eta etxean bizi duten miseriatik ihes egin dutelako.

1959ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen.

Haurren Eskubideen Adierazpenaren helburua da munduko haur guztiek aukera eta abantaila berak izatea, libreki garatu ahal izateko.

1 comentario:

  1. haur gaixoak... guztiok eskubide berak eduki behar ditugu, ez da bidezkoa batzuk hain ondo egotea eta besteak hain txarto

    ResponderEliminar