domingo, 27 de noviembre de 2016

Euskal Playback-a


Hurrengo astean abenduak 2, Kultur Etxearen parean ipiniko duten estenatoki batean Playback txapelketa bat ospatuko da. Guk, nola ez, parte hartuko dugu, euskeraren txantxangorria izeneko abesti bat dantzatuz. Oso ondo pasatuko dugula uste dut eta ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara. Dantza hau aurrera eramateko entsaioak oso gogorrak eta ugariak izan dira, batzuk gaixorik daudela eta medio... Baina seguru egin ondo egingo dugula eta oso ondo igaroko dugula arratsaldea!!! 

Egia esan asko gustatuko litzaiguke zuek han egotea eta gu animatzea (edo beste edozein). Lehen esan bezala abenduak 2an izango da arratsaldeko sei t'erdiak zazpiak inguruan. Han itxaroten zaituztegu!!!( mesedez etorri, animatzaileak behar ditugu).

Txantxangorriak taldeataz gain badago beste talde bat ere A eta C gelako kideez osatua, mesedez beraiek ere animatu, lan handia egin dute eta milaka animo merezi dituzte.Resultado de imagen de euskararen txantxangorria

No hay comentarios:

Publicar un comentario