sábado, 26 de noviembre de 2016

ERROMAKO KOLISEOA

Koliseoa Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da.
Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foruaren ekialdean eraiki zen eta lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula handiena eraiki zen. Tito enperadorearen erregealdian amaitu zen, 80.urtean. Domizianoaren erregealdian aldatua izan zen.

Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokuak,VI.mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476.urtea baino askoz beranduago.
Resultado de imagen de coliseo roma

Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren han eta honako hauek ziren: animalien ehiza, gudu ospetsuen antzezpenak, exekuzioak, naumakia...

Beranduago, lantegi, babesleku, gotorleku, ordena erlijioso baten egoitza, santutegi kristau eta harrobi.

Jatorrian Flaviar Anfiteatro deitua. Anfiteatroa 189 metro luze, 156 zabal eta 48 garai den eraikin erraldoi bat da. Elipsearen perimetroa 524 metro da.

Gaur egun Erromako turismo gune erakargarrienetako bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario