Inguruko herrialdetan ere nabaritu zuten Lurrikara bortitz hura, batez ere, Jamaikan, Kuban eta Dominikar Errepublikan. Baina Haiti, Latinoamerikako herrialderik behartsuena, izan zen herrialderik kaltetuena; batez ere, bertako hiriburua: Port-au-Prince.
Lurrikarak 316.000 hildako eta 350.000 zauritu utzi zituen, eta milioi bat eta erdi pertsona baino gehiago geratu ziren etxerik gabe.
Hondamendia erabatekoa izan zen, eta lehen unetik bertatik, beste herrialde batzuen eta nazioarteko erakundeen laguntza behar izan zuten.
Hondamendien ondorioz sortzen diren arazoen artean larrienetako bat edateko uraren gabezia izaten da.
Hondamendiaren, hezetasunaren eta lohiaren ondorioz, andeletako eta putzuetako ura kutsatu egiten dira, eta are heriotza gehiago eragiten dituzten gaixotasunak agertzen dira, hala nola kolera.
Miseria eta gaixotasunak eragiten ditu. Horregatik, ezin da bertan behera utzi herrialde horiei ematen zaien laguntza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario