sábado, 8 de octubre de 2016

LURRETIK



JOLAS MOTA: zuhurtasuna eta abilezia jolasa.
ADINA: 8 urtetik aurrera.
MATERIALA: pilota txiki bat.
KOPURUA: 4 jokalari edo gehiago.

           NOLA JOLASTUKO GARA:


1. Jokalari guztiak birinbilean jarriko dira.

2. Pilota eskuekin harrapatuz, elkarri pasatuko diote.

3. Lagun bati pilota lurrera erortzen bazaio, "belauna lurrera" esan behar da   eta horrela kokatu beharko da jolasten jarraitzeko.

4. Bigarrenez erori ezkero, "bi belaunak lurrera" esan behar da. Hirugarrenean, "bi belaunak eta ukondo bat lurrera" esan. Laugarrenean "bi belaunak eta bi ukondoak" esan behar da. Bost akats egiten baditu "bi belaunak, bi ukondo eta kokotsa lurrera" esango dugu, eta azken aukera izango du akatsa egiteko.

5. Kokotsa lurrean izanda, pilota astiro bota beharko zaio, beste akats bat egiten badu jolasa bukatu egingo da eta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario