sábado, 29 de octubre de 2016
HITZEN HISTORIA
Egunero erabiltzen ditugu hitz asko eta askok oso jatorri interesgarria dute.
Batzuk bitxikeriaren batekin lotuta daude. Hona hemen nire gogoetako bi hitz.
SANDWICH
Sandwichak ogitartekoak dira, alegia, bi ogi-xerra, tartean edo zer jarrita: urdaiazpikoa, atuna, gazta... Ingalaterrako Edward Montagu jaunari zor dio izena, hark izugarri gogoko baitzuen halakoak jatea, inolako protokolorik gabe, mailan eseri gabe, beste gauza batzuk egiten zituen bitartean.
Sandwicheko kondea zen hura!
BIKINI
1946. urtean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ameriketako Estatu Batuek
Ozeano Bareko atoloi batean bonba nuklearrak probatu zituzten: Bikini
izeneko atoloian, hain zuzen.
Garai berean, diseinatzaile frantses batek guztiz bainujantzi iraultzailea
merkaratu zuen Parisen: bi piezakoa, zein baino zein txikiagoa.
Batzuen esanetan Bikiniko bonben adinako eztanda eragin zuen
bainujantzi mota hark. Eta horregatik deitu zioten hala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario