domingo, 23 de octubre de 2016

Hallowen




Resultado de imagen de mano de hielo


 Badakizue laster HALLOWEN dela? hemen behean utziko dizkizuet festa beldurgarri bat prestatu nahi baduzuen hiru gauzatxo baliotsu.

ESKU IZOZTUA
Materiala:
- Eskularru bat (medikuek erabiltzen duten horietakoa)
- Ura
Nola egin:
Hasteko eskularruari buelta eman, batzuetan hauts berezi batzuk  dauzkalako.
Gero eskularru barruan ura sartu eta azkenik izozkailuan gorde hamar orduz. Izoztu  bezain laster izotzezko eskularru batekin topo egingo duzu!!! Hori coca-cola edo beste edari batez horniturik dagoen bol handi batean sartu dezakezu.

GIRNALDA HEZURTSUA
Materiala:
-Artile zati luze bat
-koloretako paperak
-kola zuria (hobeto barradun kola ez baduzun erabiltzen)
Nola egin:
Lehenengo koloretako paperetan hainbat burezur margotu (ez badakizu nola egin youtube-n bilatu dezakezu, han denetarik dago...). Ondoren zure artile zatia nondik nora eskegiko duzun erabaki eta horren arabera behar duzun neurrian moztu. Azkenik kolarekin itsatsi beharko dituzu burezurrak artile zatian. Bukatuta!!! Orain zure girnalda hezurtsuaz disfrutatu besterik ez zaizu falta. Resultado de imagen de GUIRNALDAS DE CALAVERAS

GOXOKIEN KALABAZA

Materiala:
-kristalezko botila biribil bat, mermeladaren botila adibidez
-pinotxo paper laranga eta berdea
-sokatxoren bat (artile zati on batekin balio du)
-permanentea
Nola egin:
Lehenik eta behin pinotxo paper zati batez botila estali beharko duzu, gero zelo pixka bat ipini, horrela papera botilari itsatsita geratuko da. Tapan pinotxo paper berde pixka bat jarri eta gero kristalezko botila apainduan kalabaza aurpegi bat margotu. Bukatzeko sokatxoa roskaren inguruan biribildu eta kola pixka batez fijatu.Honekin, festa eta gero atez- ate joan ahalko zarete goxoki eskean.Resultado de imagen de calabaza con dulces

7 comentarios: