sábado, 29 de octubre de 2016
MATXINSALTOAK
Matxinsalto asko berdeak dira, eta guztiek sekulako jauziak egiten dituzte, atzeko hankak indar handikoak baitituzte. Antenak dituzte (espezie batzuetakoek, luzeak, eta beste batzuetakoek laburrak), eta hegoak astinduz oso hots bereizgarriak egiten dute.
Hostoak eta zurtoinak jaten dituzte, eta askotan uztei kalte larriak eragiten dizkiete.
Kilkerrak ere matxinsaltoen familiakoak dira, eta ezugarri bat dute bereizgarri: emeek bikotekide bila dabiltzanean egin ohi duten kirrinka.
TXIMELETAK
Hainbat tximeleta-espezie izaten dira inguruko mendi-belardietan. Lehen askoz ugariagoak ziren. Egunez egiten dute hegan, eta, airean hara-hona dabiltzan horretan, ikusgarri gertatzen zaizkigun haien hegoetako koloreak. Loreetako nektarra jaten dute.
Tximeletak aldi batez beldar izaten dira, sitsak bezala, eta krisalidatik ateratzen dira gero, heldutasuna lortutakoan. Sitsen beldarrak sortzen du, hain zuzen ere, zeta deritzon ehun preziatua.
Sitsek gauez egiten dute hegan, argitasunak erabat nahasten baitizkiete zentzumenak.
BITXIKERIAK
Astronautek espazioan ezin dute korrokadarik bota, bertako grabitate ezak ez baitu gasa eta likidoa banatzen uzten.
Giza gorputzeko odol hodien luzera 96.560 km-koa da.
Ed Burns Amerikar estatubatuarra, munduko pertsona "zulatuena" delako sartu da Guinness Errekorren liburuan.
Historian zehar gehien saldu den autoa Toyota Corolla izan da. 1966tik hasita, 23 milioi auto baino gehiago saldu dira.
JAMES COOK
James Cook britainar esploratzailea zen. Cook kapitaina 1768tik 1779ra bitartean hiru aldiz joan zen hegoaldeko uharteetara.
Cook izan zen Hawaii uhartea ikusi zuen lehen europarra, Zeelanda Berriaren inguruan itsasoz ibili zen lehena, eta halaber Ozeaniako uharterik handienean
barrena ibili zen lehen europarra: Australian barrena, alegia.
HITZEN HISTORIA
Egunero erabiltzen ditugu hitz asko eta askok oso jatorri interesgarria dute.
Batzuk bitxikeriaren batekin lotuta daude. Hona hemen nire gogoetako bi hitz.
SANDWICH
Sandwichak ogitartekoak dira, alegia, bi ogi-xerra, tartean edo zer jarrita: urdaiazpikoa, atuna, gazta... Ingalaterrako Edward Montagu jaunari zor dio izena, hark izugarri gogoko baitzuen halakoak jatea, inolako protokolorik gabe, mailan eseri gabe, beste gauza batzuk egiten zituen bitartean.
Sandwicheko kondea zen hura!
BIKINI
1946. urtean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ameriketako Estatu Batuek
Ozeano Bareko atoloi batean bonba nuklearrak probatu zituzten: Bikini
izeneko atoloian, hain zuzen.
Garai berean, diseinatzaile frantses batek guztiz bainujantzi iraultzailea
merkaratu zuen Parisen: bi piezakoa, zein baino zein txikiagoa.
Batzuen esanetan Bikiniko bonben adinako eztanda eragin zuen
bainujantzi mota hark. Eta horregatik deitu zioten hala.
ESPAÑAKO 10 DORRE HANDIENAK
1.atala, gaur sei dorre erakutsiko dizkizuet.
10. postuan, Mapfre dorrea dago, Bartselonan dago, 154 metro neurtzen du eta 44 solairu dauzka.
9. postuan, Arts hotela aurkitzen da, Bartselonan dago, 154 metro ditu eta 44 solairu dauzka.
8. postuan, Picasso dorrea dago, Madrilen dago, 157 metro neurtzen du eta 47 solairu dauzka.
7. postuan, lugano dorrea aurkitzen da, Benidorm dago, 158 metro neurtzen du eta 43 solairu dauzka.
6. postuan, guk geihen ezagutzen dugun dorrea da, Iberdrola dorrea, Bilbon dago, 165 metro neurtzen du eta 41 solairu dauzka.
5. postuan, Gran Bali hotela aurkitzen da, Benidorm dago, 186 metro neurtzen du eta 52 solairu dauzka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)