jueves, 22 de septiembre de 2016

Nire urtebetetzea

Gaur nire urtebetezea izan da. Goizean nire gurasoek esnatu egin naute inoiz baino zoriontsuago, gosaltzera joaterakoan gainera, bi napolitana kandel eder batzuekin apainduta ikusi ditut. Momentu hortan oso zoriontsu sentitu naiz eta zorionak zuri abestia abestu eta gero...napolitana atakatu dut!!!Egia esan ez ditut inoiz gehiegi jan baina horrelako aukera bat kontuan hartu behar da beti. Paulerekin batera eskolara joan naiz eta besteekin elkartzerakoan zoriondu egin naute. Jarraian eskolara abiatu gara, ni, gaileta kutxa, aterki eta motxilarekin topeetararte joan naiz baina bueno...Eskolan lan eta lan ibili gara eta gero gailetak jan ditugu. Egun hau benetan ederra izan da. Bazkaltzera nire amamaren etxera joan naiz, aitortu behar dut nire amama chef handi- handia dela eta nik uste dut masterchefera joateko maila eta kapazitate nahikoa duela. Oso ondu pasatu dut gaur baina pena da etxerako lanak eduki ditugula :( (ez hartu txarrera maisu). Kriston urtebetetze eguna izan da gaurkoa. ESKERRIKASKO GUZTIOI GAURKO EGUN HAU ZORAGARRIA IZATEA AHALBIDETZEAGATIK!!! Resultado de imagen de tarta de cumpleaños

1 comentario: