KUTXA SORPRESA
Materialak:
- gozoki batzuk (karameloak ahal baden)
- kutxa bat
- kristalezko bote bat
- pinotxo papera
- koloretako papera
- boligrafo bat
- pegatina batzuk
- margoak
Nola egin:
Bi eskulan daudenez lehenengotik hasiko naiz (esaldien botila). Hasteko, koloretako paperak hartu eta zati txikitan moztu. Gero, papertxo bakoitzean esaldi politen bat ipini, nahi baduzu libururen batetik atera dezakezu esaldia. Kolore biziko margoekin apaindu papertxoak, horrekin batera, askoz politago eta koloretsuago geratuko zaizkizu. Azkenik botilaren tapan pegatina ederren bat itsatsi eta horren iguruan lazo edo apaingarriren bat jarri. Txartel liluragarri bat egingo dugu baita ere. Oso-oso erreza da, lehenengoz koloretako paper bat hartu eta erditik tolestu behar duzu. Ondoren txartelaren azalean marrazkiren bat egitea gomendatzen dizut eta gero barruan zerbait idatzi. Marrazkiak koloreztatu eta...bukatuta!!!
Kaxa pixka bat margotu eta kolore ezberdinetako pinotxo papera zati txikietan moztu. Bukatzeko kutxaren barruan pinotxo paper zatiak sartu eta gero karameloak gehitu.
Nik etxean zaiatuko dut egiten!!
ResponderEliminarzelako imaginazioa
ResponderEliminar