- Ingelesak, Australiara ailegatu zirenean, saltu handiak ematen zituzten animalia batzuek ikusi zituzten. Hango herritar bati animalia horiek zer ziren galdetzen saiatu ziren keinuen bidez. Erantzuna beti berdina zen: Kan Ghu Ru. Horregatik ingelesek kangaroo (kangurua) hitza erabili zuten. Urte batzuk beranduago, hango jendearen hizkuntza pixka bat ulertu zutenean, konturatu ziren Kan Ghu Ru adierazpenak " ez dizut ulertzen" esan nahi zuela.
- Iridioa metalik astunena da. Litro bateko botila bat beteko bagenu, horrek 22 kilogramoko pisua izango luke.
- Usoen kakak dirutza handia xahuarazten die AEBko biztanleei. Gutxi gorabehera, 1.100 milioi dolar ordaindu behar da garbiketa egiteko .
- Munduan, 6.800 hizkuntza inguru daude. Europar kontinentean daudenak %3-a baino ez da.
- Munduko termita guztiak batuko bagenitu, munduko biztanleok baino 10 aldiz astunagoa izango litzateke haien pisua.
- 2022ko munduko futbol txapelketa Qatarren izango da. Hango futbol zelaiek tenperatura 20 gradu jaisteko sistemak izango dituzte.
sábado, 24 de septiembre de 2016
BA AL ZENEKITEN...?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario