sábado, 6 de mayo de 2017
AÑANA GESALTZA
Herri honetan erromatarrek garaitik uztiatzen da ibaiak ematen duen gatza.
Urak larrain txikietan edo terraza biltzen dira eta horietan lortzen da, hain zuzen ere, gatza, lurrinketaren bidez.
Multzo hori kultur ondare izendatu da.
ITSUMANDOKOA
KOPURUA: gutxienez 3.
ADINA: 5 urtetik aurrera.
MATERIALA: Zapia.
ABESTIA: Hartu zapia eta begiak estali.
Hiru bira emanda segika ibili.
Bat, bi eta hiru!
NOLA JOLASTUKO GARA?
Lagun bati jarri zapia begietan eta besteak harrapatzera abiatzen da.
Lagun bat harrapatzen denean, nor den asmatzen badu, zapia kendu eta besteak jarri beharko du.
UDABERRIKO BIRIBILKA
OSAGAIAK:
- Haragi txikitua.
- Hostore erosia.
- Gatza.
- Tomate frijitua.
- Oliba olioa.
- Lau barazki mota (aza, letxuga, azenarioak, piperra...).
- Desegiteko gazta.
- Barazkiak ondo garbitu, zuritu eta txikitu.
- Zartagin batean olioarekin barazkiak apur bat sueztitu.
- Gatz pixka bat gehitu.
- Hostorea ondo zabaldu.
- Barazkiak apur bat eginda daudenean, haragi txikitua gehitu eta hiru minutuz sueztitu.
- Nahasia epeltzen utzi eta hoatoaren gainetik zabaldu.
- Nahasiaren gainetik tomate frijitua gehitu.
- Hostorea tutu modura biribildu eta gainetik gazta bota.
- Labean sartu 20 minutuz.
- Azken bost minutuetan, labeko gratinatzailea martxan jarri.
- Labetik atera.
BITXIKERIAK
1973ko irailean, Frantziako hegoaldean tornado batek urmael bateko ura zurrupatu zuen, hango bizidun eta guzti, eta tornadoa handik kilometro batzuetara gelditu zenean, hango biztanleek sorpresa handia izan zuten hodeiek igelez eta arrainez jositako euria bota zutelako.
Kukuek ez dituzte beren arrautzak beraiek egindako habietan erruten, baizik eta beste txori batzuek eraikitako habietan.
viernes, 5 de mayo de 2017
miércoles, 3 de mayo de 2017
Okapi
Okapi (Okapia johnstoni) generoko da. Artilodaktiloen Giaffide barruko familian sailkatuta dago. Fosil biziduntzat jotzen dute Miosenon agertutako lehenengo girafidoen antza handia duelako. Gongoko Errepublika Demokratikako iparraldeko oihanetan bizi da.
Jirafaren antza du, hanka eta lepo motxak ditu ile gorrixka du gorputz osoan, hanketan eta gluteoetan izan ezik. Atzeko aldetik, gluteoak eta hankak zuriak eta beltzak ditu, zebrarenen antzekoak.
Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm-ko luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia, ahal dutela bere belarrien barrualdea garbitu. Okapiek 1,90 - 2,15 m-ko luzera izaten dute helduaroan eta 1,50-1,70 m-ko altuera. 250-300 kg-ko pisua izaten dute.

lunes, 1 de mayo de 2017
OMAKO BASOAN
Gaur, Omako basora joan naiz. Baso hori, Agustin Ibarrolak margoztu egin zuen. Ibarrola, 1930 urtean jaio zen Basaurin. 1982 urtean hasi zen basoa margozten eta 1985an bukatu zuen. Kortezubin dago. Bertako zuhaitzak, margoztuta daude, batzuk bakarka eta beste batzuk haien artean irudi bat sortzen. Benetan, joan behar zarete.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)