domingo, 4 de diciembre de 2016

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA

Duela aste batzuk irakurri nuen;
NUR ETA IRLANDAR GNOMOA izeneko liburua, orain kontatuko dizuet ea guztatzen zaizuen:
Nur neska bat da Larrabetzun bizi dena bere gurasoekin.
Hiru lagun dauzka: Noelia, Ainara eta Unai.
Bere txakurra KUKA deitzen da eta haiekin jolasten du.
Nur, bere etxean dagoenean, bat-batean telefonoa jo du ;bere amona da.
Berak kontatu dio, zaborretan gauza bitxi bat ikusi duela. Amonak uste du gnomoa dela, eta Zaborretan bizi dela.
Nur, bere amonaren etxera joan nahi du gnomoa ikusteko baina bere gurasoek ez diote uzten joatea.
Azkenean Nur, KUKA eta bere lagunak amonaren etxera joan dira gnomoarekin jolastera.
Haiek gnomoa FINN, deitzen dute.
Gustiak Finni ezagutzen diote eta Finnek esan die Irlandarra dela eta bere herriko istorioak onak direla eta kontatuko diotela.
Baina, bere aitonak ez du uzte Finn gnomoa dela, berak uste du sagua dela eta arrapatu nahi dio.
Azkenean Nur bere txakurrak eta bere lagunak Finnekin jolasten dute.


-Datorren astean beste liburu bat bukatuko dut eta zuei, kontatuko dizuet.
 

sábado, 3 de diciembre de 2016

LURRIK EZ DUTENAK


Mundu osoan jende askok bere etxea utzi behar izaten dute, bizirik irauteko edota babesa eta lana lortzeko.

Haiek utzi behar izaten dute beren jatorrizko lurraldea. Honako hauek dira kauzak: gerrak, natura-hondamendiak, pobrezia, lana...

Jatorria uzten duten pertsonak etsituta egoten dira eta beren bizia arriskuan jartzen dute leku egoki batera heltzeko.

NORK ASMATU ZITUEN ZIRKULAZIO-ARAUAK?



Orain dela 100 urte baino gehiago lehen autoa kaleetan zirkulatzen hasi ziren.

Gidariak edozein lekutatik ibiltzen ziren, eta oinezkoek ere gauza bera egiten zuten. 

Handik gutxira, guztientzat aipatutako egoerak oso arriskutsuak zen.

Agintariek anabasan ordena jartzea erabaki zuten, eta ordena hori lortzeko trafiko-arauak ezarri zituzten.

BILLY ELLIOT-EN HISTORIA


Billy Elliot hamaika urteko mutil bat da. Boxeoko eskularruak utzi eta bailet-oinetakoak jantzi zituen.

Billyk aurre egin behar izan zion bere familiari, bailleta nesken kontua zela use baitzuten.

Bere balleteko irakaslea, ordea, ohartu zen dantzarako zuen gaitasuna naturalaz, eta azkenean denek onartu zuten bere nahia, eta dantzari ezagun bilakatu zen.

PENTSAMENDU BAIKORRAK


Batzuetan ezinezkoa da sentimenduak kontrolatzea, baina ahaleginduz gero, lor daiteke.

Hona hemen pentsamendu baikorrak:


Eskolan, ondoen dakidanaz galdetuko didate.

Hainbat gauza egin ditzaket nire familia zoriontsua izan dadin.

Nire ikaskideak zoragarriak dira.

Gaur dena ondo aterako zait.

Zenbaitetan huts egiten badut, hobetzeko aukera izango dut.

Gaur egun liluragarria izango da.

Ziur gaur zer edo zer interesgarria aurkituko dudala.


PERRETXIKOAK URDAIAZPIKO ETA ALIOLIAREKIN



 OSAGAIAK:

 16 perretxiko

 Ogi birrindua

 Arrautz bat

 16 xerra urdaiazpiko serrano

 Piper beltza

 Gatza

 Oliba-olio birjina estra

 Alioili-saltsa


 NOLA EGIN:

 Perretxikoak garbitu lurra kentzeko.

 Irinetik pasatzen ditugu.

 Plater batean arrautza irabiatzen dugu. Perretxikoak irinetik pasatu eta 
 gero arrautza irabiaturik pasatzen ditugu.

 Ogi birrindua beste plater batean jartzen dugu. Gatza eta piper beltza 
 nahierara bota.

 Perretxikoak ogitik pasatzen ditugu.

 Zartagin bat sutan jartzen dugu olioarekin. Bero dagoenean, perretxiko 
 birrineztatuak frijitzen ditugu.

 Zartaginik atera, eta paper xurgatzailean jartzen ditugu.

 Erretilu batean jartzen ditugu, eta perretxiko bakoitzaren gainean 
 urdaiazpiko-xerra bat jarriko dugu.

 Erretiluan, tartetxo bat utziko dugu alioli-saltsarako.

               ON EGIN!
   

 

EUROA


Etorkizunean 2002ko urtarrilaren 1a egun historikoa izango da.

Orduz geroztik, Europako hamahiru herrialdeek beren nazio-moneta erabiltzearik utzi zioten, eta moneta bakarra erabiltzen hasi ziren: euroa.

Bai helduek baita gazteek ere moneta eta bilete berriak erraztasunez erabiltzen ikasi behar izan zuten.