domingo, 28 de mayo de 2017

MIMIKA JOLASAK


Ongi pasatzeko askotan imaginazioa nahikoa izaten da. Orain proposatuko dizuet oso jolas dibertigarria, hain zuzen, mimika jolasa. 

Lagunekin edo ikastetxean jolasteko aproposa da eta ez da aparteko materialarik behar. Orri zuri batzuk nahikoa dira. Orriak zatitu eta zati bakoitzean pertsona famatu bat, egoera bat, pelikula bat... idatzi.

Taldeka banatuta, lehen taldeko partaide batek orri zatiak dauden lekura hurbildu behar du eta bat aukeratuko du. Inori erakutsi gabe bertan jartzen duenean isilean irakurriko du eta denbora jakin batean mimikaz bertan jartzen duena adierazi beharko du.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario