lunes, 29 de mayo de 2017

Kantagintza finala

Badakizuenez bezala, pasaden domekan kantagintza lehiaketa eduki izan genuen, baina, ahotsa berotuta ez geneukalako, aurreratu egin gintzelako... Ez zen oso ondo atera. Baina, ez zenez lehia finalera pasatu ginen.

teatro gernika bilaketarekin bat datozen irudiak
Lizeo Antzokia
Gernikan izan zen lehia, Lizeo antzokian. Antzoki polita eta handia da. Hamabietan asten zen ikuskizuna, baina guri behartu ziguten 11:00 joatea. Ordu horretan ez genuen ezer egin, bakarrik ikusi besteak nola ensaiatzen zuten, azkenak izan ginen praktikatzen koreografiagaz lekua behar genuelako, eta ez geneukan tokirik mikrofonoekin.

Pasaden egunean baino askoz obeto atera zitzaigun. Baina gero, besteak nola abesten zuten ikusi behar izan genuen, asper-asper eginda.

Amaitzerakoan abeslari bakoitzari trofeo eta domina bat heman zioten. Koroa bi trofeokin atera zen hortik, bata guztioi hematen ziotena eta beste bat kantagintzako maisu Mikelentzako batekin, berak konposatu zuelako abestia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario