lunes, 20 de febrero de 2017

ASIAN CHIC


Asían Chic Bilboko Ledesma kalean dagoen jatetxe bat da. Jatetxe horretan Asiako toki batzuetako janaria eskaintzen dute, esate baterako, Chinatarra (udaberriko bolatxoa) eta Japonesa (shushia). Oso ondo apainduta dago, gainera, beste jatetxe batzuk ez bezala, badago zonalde bat sukalde batekin, sukaldea, barra estu batek eta hamar bat aulkik inguratzen dute. Horrelako bi mahai daude, baina gainerakoak mahai normalak dira. Bi mahai horien gauza hoberena sukaldariak nola sukaldatzen duen ikusten duzula da.  Zorionez, behin, guk han jan genuen, gomendatzen dizuet. Umeekin joan ezkero jolas antzeko batean parte hartu dezakete. Oso jolas simplea da baina aldi berean dibertigarria. Hau da jolasaren funtzionamendua: hiru arrautzez osatutako tortila egiten du eta guztia zati txikitan moztu eta gero, umeei sukaldarien txapel batzuk eman eta pala antzeko baten laguntzaz ahora botatzen dizkie, ea zerbait arrapatzen duzun!!!
Kalearen beste puntan, Old Shangai dago, bi jatetxe hauek jabe berdinarenak dira. Espero dut noizbait zuek ere jatetxe horretara joatea eta zuen esperientzia sarrera baten bitartez kontatzea!Resultado de imagen de asian chicResultado de imagen de asian chic ledesma

No hay comentarios:

Publicar un comentario