sábado, 28 de enero de 2017

URTE BERRIA


Munduko herrialde guztiak konturatu ziren urtaroak behin eta berriro errepikatzen zirela. Horrela, kultura bakoitzak bere egutegia antolatu zuen bere ohituren arabera.

Gaur egun, munduan 40 egutegi daude. Egutegi gehienetan urte berria ospatzen dute eta guztietan huraxe da urtearen lehen eguna.

Baina guztientzat lehen egun hori ez da egun berbera. Esate baterako, hinduentzat azaroaren erdian da, etiopiarrentzat irailaren 11; inkentzat, uztailaren 24a; txinatarrentzat eta musulmanentzat, urtarrila eta otsaila bitartean.

2 comentarios:

  1. Zer egingo nuke nik urte berririk gabe...

    ResponderEliminar
  2. Zenbat urte berri desberdin dauden! Zelako festak egongo ziren urteberri denak egun berean izango balitz

    ResponderEliminar